Goierrik bere "komertzio berdeen" ibilbide berria dauka
Goierriko eskualdeko merkatari elkarte nagusiek (Bareak, Ordizian eta Lazkaon) Goieki Garapen Agentziarekin batera, KOMERTZIO BERDEAK proiektua sustatu dute.
Proiektuaren helburua eskualdeko dendak jasangarriagoak eta eraginkorragoak izatea da, energia kontsumoen murrizketaren bidez. Helburu hau lortzeko, eskualdeko 18 establezimenduek auditoria energetikoak egin dituzte, komertzio berdeen ibilbidea osatuz.Honekin batera “aurrezteko eta eraginkortasun energetikorako, Goierriko merkatariei zuzendutako gida” praktiko berria argitaratu da. Gida Komertzio berdeetan eta hemen klikatuz eskuratu dezakezu.
Komertzio berdeen zerrenda:
Beasain
- Olano harategia
- Iñaki Ormazabal harategia
- Natxo belardenda
- Banbora ileapaindegia
- Neu albaitaritza
- Dendu
- Foto Alzuri
Ordizia
- Siglo XX harategia
- Tximista sagardotegia
- Vicuña sport
- Ness boutique
- Lasa harategia
- Confecciones vicuña
- Irurena mertzeria
Lazkao
- Ni ta neu Belardenda
Legorreta
- Bizi-natural Belardenda