LazkaOneko Gabonetako kanpaina
“Gabonetan ere mantendu dezagun herria piztuta. LazkaOn bizi, LazkaOn erosi”.
LazkaOn, Lazkaoko merkatari elkartetik, ekintza desberdinak antolatu ditugu aurtengo gabonetarako:
LAZKAONEKO EGUTEGIA
LazkaOn elkarteko dendetan 20€ko erosketa minimo bat egiten duten bezeroek LazkaOneko 2019ko egutegia jasoko dute doan. Egutegia herritarrek egindako Lazkaoko argazkiez osatuta dago. Izan ere, argazki lehiaketa bat antolatu genuen argazkiak aukeratzeko.
Irabazleak hauek izan ziren: Ainara Alarcia, Ainhoa Hierro, Gorka Isidro, Haizpea Lasa, Idoia Goenaga, Iñaki Insausti, Iñigo Lasa, Ioritz Barandiaran, Javi López, Mikel Amenabarro, Miren Lasa eta Unai Zubiri.
ARGITERIA ETA APAINKETA BEREZIA
Herriko kaleetan gabonetako argiztapena jarri dugu Udalarekin elkarlanean. Gainera, LazkaOn elkarteko dendek izar formako apaingarri bat jarri dute erakusleihoaren kanpoaldean, herria girotzeko asmoz.
GABON ERAKUSLEIHO LEHIAKETA
Urtero bezala, Gabon erakusleiho lehiaketa antolatu dugu Lazkaoko Udalarekin elkarlanean. Herriko 28 dendek parte hartuko dute haien erakusleihoak Abenduaren 10etik aurrera apainduz.
Epai-mahaia Udaletxeko ordezkari batek, LazkaOn elkarteko ordezkari batek eta herritarren botoek osatuko dute.
Herritarrek botoa Abenduaren 10etik 23ra bitartean eman dezakete LazkaOneko facebookera mezu pribatu bat bidaliz edo parte hartzen duten dendetan dauden txartelak betez eta Udaletxeko sarreran egongo den kutxan utziz.
Botoa ematen duten pertsona guztien artean 400€ko erosketa txeke bat eta 150€ko lau erosketa txeke zozketatuko dira. Txeke hauek denda parte-hartzailetan truka daitezke Urtarrilaren 5a arte.