Lazkaoko Merkatari Elkartea da, Lazkaoko merkataritzaren egoera hobetzeko eta Lazkaoko kaleak dinamizatzeko asmoz sorturikoa.
Gaur egun merkatal sektoreko profesionalez osatuta dago, eta horien eskubide eta interesen alde dihardu lanean.
LAZKAON elkartearen bitartez merkatariak elkartuz erakundeek beren politikak eta jarduera planak definitzeko orduan ordezkatzen dugun sektorearen interesak kontuan izatea lortuko dugu.
Gainera, herriko merkatarien erreferente bihurtu nahi dugu, LAZKAON sektoreko enpresarien elkargune bihurtuz.
LAZKAON elkarteak zerbitzu anitz eta aholkularitza espezializatua eskaintzen die bere bazkideei, enpresari bezala, bakarrik gure negozioaren kudeaketan arduratu gaitezen:
LAZKAON Dendarteaneko kide da (Gipuzkoa elkarteen Elkartea), zeinek bere kideen interesak defendatzen dituen udal, Aldundi eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean.
Gainera DENDARTEANen eskutik enpresen lehiakortasuna hobetzeko tresnak jartzen ditu zuen eskura:
Enpresari bezala, ezinbestekoa delako:
Horregatik, LAZKAONen parte izan nahi baduzu, bete jarraian dituzun datuak.
DATUEN TRATAERA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA
2016/679 Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorrari (aurrerantzean, 2016/679 EE) jarraiki, jasotako izaera pertsonaleko zure datuak IFK duen AGRUPACIÓN DE COMERCIO, HOSTELERÍA Y SERVICIOS LAZKAONek (aurrerantzean, Lazkaon) diren informatika- eta dokumentu-fitxategietan gordeko direla jakinarazten zaizu, bai eta aipatua berariaz onartzen duzula ere inprimaki hau onartzearen ondorioz. Esanbidezko adostasun hau lege-oinarria izango da izaera pertsonaleko zure datuen tratamendurako. Aipatu datuak beharrezko segurtasun-neurriez tratatuko dira beren konfidentzialtasuna, osotasuna eta erresilientzia bermatzeko. Datuak babesteko politika osatua gure webgunean dago eskuragarri. Lazkaonek ez ditu zure datuak hirugarrenen esku utziko, legeak aipatua eskatu ezean. Ondokoa da izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduaren xedea: helburu publizitate eta estatistikoa.