LAZKAOKO ASTE KULTURALA

Urtero bezala, Lazkao Txiki Musika eskolak aste kulturala antolatu du. Martxoaren 25etik 31ra bitartean kulturaz eta musikaz beteriko egitaraua prestatu du.

Horretarako herriko eragile desberdinen lankidetza izan du: San Benito Ikastola, Gerriko kultur elkartea, Oin-Arin dantza taldea, Txindoki egoitza, Orobione eta LazkaOn merkatari elkartea.

LazkaOn elkarteko denda guztiek erakusleihoak apaindu dituzte eta bertan egitaraua eskuratu dezakezu. Gainera, martxoaren 14tik 25era bitartean egiten diren erosketa guztien artean Martxoaren 27ko Izaro Andrés eta Iker Laurobaren elkarrizketarako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditugu. Zozketa apirilaren 25ean izango da. Zorte on!!

MISZELANIA 2

Hau da Aste Kulturaleko egitaraua:

Martxoak 25
13:30. ‘Bluesarekin jolasean’, Joseba Loinazen tailerra, kultur etxean. 
17:30. V. Euskal Kantu Txapelketa, Arerian. 
20:00. Hammond organoa, Fredi Pelaezekin, kultur etxean.

Martxoak 26
10:30. Bingo musikala, Arerian. 
14:30, 15:15, 16:00. Ipuin musikatua, ikastolakoentzat (HH4, HH5, LH1), kultur etxean.
18:00. Plater tibetarrak. 
21:30. ‘Nova’ ikuskaria, Arerian.

Martxoak 27
11:00. Dantzaldia jubilatuentzat, Orobione aurrean. 
14:30. ‘Piztien lurraldea’ antzerki musikatua, ikastolakoentzat.
19:00. Izaro Andres eta Iker Lauroba elkarrizketa, kultur etxean.

Martxoak 28
11:00, 14:30. ‘Nova’ emanaldiak, ikastolakoentzat, Arerian. 
17:00. ‘Musika kalean’, frontoian
18:30. Erromeria, frontoian.

Martxoak 29
11:30. Euskal kantuen kantaldia, Maizpiden, hango ikasleekin. 
17:00. ‘Txantxariak’ kale animazioa haurrentzat, frontoian. 
19:00. Musika eskolako konbo taldeen kontzertua, frontoian.

Martxoak 30
17:00. Lazkaoko III. Trikiti Txapelketa, frontoian.

Martxoak 31
13:00. Tio Teronen Semeak taldearen dantza ikuskizuna, frontoian.