Ostiral laranja sentsibilizazio kanpaina

“Mantendu dezagun herria piztuta. LazkaOn bizi, LazkaOn erosi”.

Azaroaren 23an Black Friday-a zela aprobetxatuz, LazkaOn Lazkaoko Merkatari Elkarterik Ostiral laranja kanpaina antolatu genuen. Herriko merkataritza balioan jartzeko asmoz, azaroaren 19tik 30era bitartean ekintza ezberdinak jarri ziren martxan.

Elkarteko denden erakusleihoetan bonbilla handi bat jarri genuen, hurrengo mezua zuen kartel handi batekin batera: “Mantendu dezagun herria piztuta. LazkaOn bizi, LazkaOn erosi”. Gainera, kanpainan zehar egindako erosketak laranja koloreko poltsa berrerabilgarrietan banatu ziren.

Honez gain, bi bazkidek doako tailerrak antolatu zituzten. Alde batetik, Alai hortz klinikak “Jolastuz zure ahoa zaintzen ikasi” tailerra eskaini zuen. Jokoen bidez etxeko txikiek dentistarekiko beldurra galtzeaz gain, ahoa zaintzearen garrantzia eta garbiketa nola egin ikasi zuten. Eta beste aldetik, Ekilore Belardendaren eskutik “Como entender las etiquetas de los alimentos” hitzaldia ospatu zen. Nutrizio taula eta elikagai ontzien osagai zerrenda interpretatzen ikasteaz gain, errezetak eta produktuak dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

  

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=Axg0BofH1WA

 

 

Parte-hartzaileak: Alai hortz-klinika, Amets bat, Arriaran, Ekilore, Gazi Gozo, Gerriko, Gomez Iturgintza, Koboloi, Manako, Miszelania, Ni ta neu, Mikel Optika eta Xanu.