LAZKAOKO ASTE KULTURALA

Urtero bezala, Lazkao Txiki Musika eskolak aste kulturala antolatu du. Martxoaren 23tik 29ra bitartean, kulturaz eta musikaz beteriko egitaraua prestatu du.

Horretarako, herriko eragile ezberdinen lankidetza izan du: San Benito Ikastola, Gerriko kultur elkartea, Oin-Arin dantza taldea, Txindoki egoitza, Orobione eta LazkaOn merkatari elkartea.

LazkaOn elkartea osatzen duten denda guztiek erakusleihoak apaindu dituzte eta bertan egitaraua eskuratu dezakezu. Horretaz gain, Martxoaren 9tik 17ra bitarte egiten diren erosketa guztien artean, Martxoak 24ko A.M.A.K taldearen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditugu. Zozketa Martxoaren 18 an izango da. Zorte On!