2020ko egutegirako argazki lehiaketa
Urtero bezala 2020ko egutegia prestatzen ari gara, gabonetan zehar banatuko duguna.
Egutegia osatuko duten 12 argazkiak aukeratzeko ARGAZKI LEHIAKETA antolatu dugu. Lehiaketa honen gaia Lazkao izango da: Lazkaotarrak, paisaiak, gure herriko bazterrak, gure ohiturak… 18 urte baino gehiago dituen edozein pertsonak har dezake parte. Argazkiak (pertsona bakoitzeko gehienez 3) aurkezteko epea 2019ko azaroaren 15ean bukatuko da. Animatu zaitez eta bidali zure argazkia Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera!
Informazio gehiagorako irakurri oinarriak:
LAZKAON MERKARATI ELKARTEAREN 2020ko EGUTEGIRAKO ARGAZKI LEHIAKETA
- Lehiaketaren antolatzailea LazkaOn, Lazkaoko Merkatari Elkartea da.
- Lehiaketaren xedea elkarteak argitaratuko duen 2020 urteko egutegian agertuko diren 12 argazkiak aukeratzea da.
- Lehiaketa honetan 18 urte baino gehiago dituen edozein pertsonak har dezake parte.
- Lehiaketara aurkeztu daitezkeen argazkiaren gaia “Lazkao” da. Hau da Lazkaon egindako edozein argazki aurkeztu daiteke: Paisaiak, natura, ospakizunak, jendearenak, ….
- Argazkiak .jpg formatua eta 2Mb eta 10Mb bitarteko pisua izan behar dute. Ahal izanez gero horizontalak izan behar dira.
- Parte hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ditzake gehienez.
- Lehiaketan parte hartzeko, argazkiak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali behar dira Azaroaren 15a baino lehen. Posta elektronikoan parte hartzailearen izen-abizenak adierazi behar dira.
- Posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie irabazleei aukeratuak izan direla.
- Sariak: Irabazleek, egutegiko hilabete baten protagonista izateaz gain, 30€ko erosketa txekea jasoko dute, LazkaOn elkarteko dendetan trukatzeko. Bestalde, parte hartzaile guztien artean 30€ko beste erosketa txeke bat zozketatuko da ere, LazkaOn elkarteko dendetan trukatzeko.
- LazkaOn elkarteak erabakiko du argazki irabazle bakoitza zein hilabetetan agertuko den. Bertan argazkigilearen izen-abizenak zehaztuko dira.
- Lehiaketan parte hartzeak LazkaOn elkarteari 12 argazki aukeratuak egutegietan eta honen promoziorako egin daitezkeen argitalpenetan (sare sozialak, iragarkiak…) erabiltzeko baimena ematea suposatzen du.